elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-07-16

 

Gernika'n.— Igandean uri ere juan giñan Gernika'ra batzuk bultzian, berebil, txirringulari eta abar juan giñan. Txirringulariakin juan zan gure lagun idazle «Aberri» eta euki zuan zori txarra Gernika'ra areratu ziranean erori egin zan eta miñ artu zuan.

Eguna oso ederra igaro genduan eta illuntzian etorri giñan oso pozik jaupa nagusia aitu gendulako oso ederki abestuta, itzaldi ederrak eta abar.

 

Elizkizunak.—Miren'en alabak juan dan igandean eduki zuten illeroko jaun artxea seiretako jaupa ondorean; neska askok artu zuten gure jauna.

Datorren igandean izango dute illeroko jaun artxea emengo Koldobikatarrak zazpiretako jaupa ondorean.

 

Zorijonak.— Gure lagun eta abertzale bikaña dan Etxeberria'tar Patxi txistulariak Markiña'n atezadu lenena bertako txistularia ixateko. Zorionak.

 

Etorria.— Iruña pestak igarotea etorri da osaba amerikanoa dan Olaizola'tar Albontsa.

 

Sua.— Juan dan astelenean gabeko 12,30 inguruan sua izan dan Unzueta'tar Pantzeska lantegian eta dana ziero erre zan. Ez dakik zelako kalteak izan diran eta iñork ez zuban miñik artu.

 

Arpidea.— Euzko Batxokijan arkitzen zabalik arpidea Aranburu'tar Mikel sendiarentzat:

Len batutakoak, 59,25 laurleko.

Iriondo'tar Modesta, 2 laurleko; Latxa'tar Miren Begoña, 2; X.X., 1; Izagirre'tar Peli, 1; Etxegiña [...], 1; Konde'tar Maximin, [...]; Konde'tar Amantzi, 0,50; Konde'tar Agurne, 0,30; Konde'tar Paul, 0,50; Konde'tar Miren, O,50; Konde'tar Iziar, 0,50; Konde'tar Imanol, 0,50; Larreategi'tar Nikola, 1; X.X., 1; X.X., 1; «Mirentxu», 2; Beristain'tar Sekundin, 0,50; X.X., 1; Txistulari bat, 1; X.X., 1; Naberazakona'tar Kepa, 2,50; Egaña'tar Konrado, 15; Peñalba'tar Joseba, 5; Vallejo'tar Imanol, 0,50; Fernandez'tar Jacinta, 2; Arriola'tar Modesta, 2; Etxabe'tar Jon Joseba, 1; Arrieta'tar Imanol, 1; Muxika'tar Joseba, 2; Muxika'tar Aureli, 1; Arregi'tar Jon, 1; Unzueta'tar Elasar, 2; Aizpitarti'tar Joseba Miren, 2; Etxaniz'tar Paul, 1,50; Armendia'tar Kalista, 2; Zubelzu'tar Julen jauna, 5; Iriondo'tar Pederika, 2, Iriondo'tar Kasiano, 2; Eizagirre'tar Gregori, 1; Aranberri'tar Pantzeska, 1.

Danera, 130,25 laurleko.

Euzko Batxokian zabalik geratxen da arpidea geiagok eman nai baldin badeu.

 

ATXOLIN