elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-08-07

 

Eleikizuna.— Porzinkula dagokion eleikizuna, juan zan igandean egin zan Deuna Kalare eleizatxuan. Goizian jaupa nagusia amarretan, «Angelis»ena abesturik lekaimak oso ederki. Jaupa gillia Zubeltzu'tar Kelestin apaizak. Itzaldi eder bat zuzendu zuan, aita Madariaga leikaide pantzeskatarrak. Bukatu zan goizeko eleizkizuna Pantzeska Donea'ren gorpuzkin mun emanaz. Arratsaldian ere eleizkizun eder bat egin zan goizeko lekaideak itzaldia eginda.

 

Izpar beltzak.— Santa Agueda Gexoetxean Jauna'ren besoetan illzan jun zan artian 35 urte zituala, gure lagun Murua'tar Jon (G.B.).

Hospital edo uri ontako Gexotxean ill da 86 urte zituala Osoro Garate'tar Jone «Armaitxa-Goiko» baserrikua (G.B.).

— Baita ere illda 48 urte dituala Epelde Joaristi'tar Joseba (G.B.) gure lagun eta abertzale diran Izagirre'tar Peli eta Pantzeska'ren ama.

Laguntzen diogu atsekabian sendi tamaltzuiri.

 

AIXERIXA