elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-08-09

 

Gora berak.— Juan zan illian jaio dira: Argarate-Untzilla'tar Iker (euzkel izenduna) Kintana Agirre'tar Joseba Koldobika; Arrieta Usabe'tar Mikel; Zabaleta Oxanguren'tar Joseba, Anzola Zigarraga'tar Apoline, Armendia Begiristain'tar Isaias, Eizagirre Arriaga'tar Joseba Koldobika, Kortaberria Irigoras'tar Pantzeske, Ruiz [...] Rodriguez Luki. Illdakorik eta ezkontzarik ez da izan.

 

Salbadore.— Eleizatxuan goizian goiz bi jaupa ixil izan ziran, eta amarretan jaupa nagusia. Ondoren «Linguim Krusis» mun egiteko eman zan. Arratsaldian tanboriñak jota erromeria egin zan.

 

Eleizakuak.— Illan lendabiziko ostirala dala ta eleizkizuna ospatu dabe Traroiziotarrak, abesti politak jaupa bitartean eta Jaun artzian abesturik.

 

Deun Laurentzi.— Datorren astelenian Deun Laurentzi'n izango da eleizkizun oso ederra, itzaldia izango da Larrañaga'tar Benito Soraluze'ko apaiz gaste ta argiak, ba diote Laborda'tar Erramon apaiz gurgari eta abeslari bikan bikaña dana.

 

Deun erroka.— Gaiñ larunbatian gabeko zortziretan asiko da txadon naguzian Deun Erroka'ren bederatzi urrena.

 

AIXERIXA