elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-12-03

 

Lekaime berriak.— Astelenian Kalare deunaren lekaime etxian bi jantzi artze izan ziran Miren Arantza deritzo lenago ludian izen abizenak Egiña Zubeltza'tar Miren Rite [...] zituanak. Abarra (Tolosa'kua). Sor «Maria de la Presentación», lenago ludian Lopetagi Artola'tar Pantzeske zanak Arezo (napartarra).

Itzaldi egin zien Odriozola'tar Joseba Mirena Tolosa'ko lekaide Pantzeskarrak.

Eleizkizun au bukatzian baskaria egin zuen lekaime-etxeko areto baten bertan bildurik senide eta eleiz gizonak.

Zorionak lekaime berri ta bere lagun eta sendikuei.

 

Izpar beltza'k.— Jauna'ren besoetan ill dira San Martin'tar Joseba Soarte zarra 83 urte zituala. Garate'tar Andone «Urruzuno-Berri'ko» baserrikua 60 urtekua. Eta gaur uri gustiak tamal aundia artu dau jakitian Lauzirika'tar Balendi'n ildala oso gizon ona eta Euzko Langille'ko Batzar Arteskarikua zan (Goian bego).

Laguntzen diegu atzegabian senide gustieri.

 

Jaiotza.— Semetxo bat izan dute Arakistain'tar Justina'k eta bere emaste Iriondo'tar Esperantze'k.

Beste mutiko bat izan dute Larrañaga'tar Jon eta bere emaste Zubizarreta'tar Julene «Aldapa» baserrikuak. Zorionak.

 

Osakuntza.— Arrillaga'tar Iñaki Mirena, sendagilliak Eibar'ko bere ibaki etxe klinikan, osakuntza bat egin dio Zubizarreta'tar Mikel emengo Zubizarreta sendagilliaren aita'ri.

 

Ama Miraritzuba.— Gexoetxe edo Hospital'eko eleizatxuan Ama Mirentxuba'ren bederatziurrenian oste azko ibili da, eta gaur bere eguna lez bukaera oso eleizkorra egin dute.

Goizian goiz oste azko batu zan Gure Jauna artzen, eta amarretan jaupa nagusia Perosi'rena abesturik. Itzaldi zakon eta beru bat zuzendu zuan goratuaz Ama Mirarigarria eta gexoetxe'ko lekaime langilliak Jaka'tar Andoni apaizak.

Gero Gorpuzkin relikia mun egiteko emasan. Amabietan egunari dagokion bazkari eder bat, eman zizaioten bertako txiro eta gaxoeri.

Gaubian bukaera eman zizkion eleizkizun eder batekin itzaldi ederra egiñik Onaindia'tar Keperin apaizak.

 

Geltoki'ko buru.— Emengo geltoki estasio'ko buru jefe autu dute Santiago Dominguez len Donostin bigarren buru zana geltoki artan.

 

Itzaldia.— Asteasken gaubian Jel Batzokian Sabin'en 28 garren illurte betzia zala, eta gure Batzoki'ko idazkari dan Epelde'tar Albertak, ederki azaldu zigun. Arana Goiri'tar Sabin'en bixitzia: txalo azko irabazirik.

 

AIXERIXA