elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-08-22

 

Eskerrak.— Izparringi onen bitartez, eskerrak ematen die Uriguen'dar Luki abertzaliak, «Gurutzepe» antzeztu zuten egiliari, baita ere bere gexo aldian laguntzeko zenbait txindi eman duten gustieri.

 

Deba'n.— Igandian egingo diran, euzko-jai ikuskarrian Deba'ko Zezen-Enparantzan, uri onetan gogo bizia dago ikusteko. Naikua da Donostia'ko Saski-Naski Poxpoliñak datorrela jakitia, uri gustia bertaratzeko.

Igandian gustiak Deba'ra.

 

Izpar-baltza.— Jaunagandu da 89 urte zituala, Agirregomezkorta'tar Miren Josune (G.B.). «Olaso» baserriko amona.

 

Jayotzak.— Alabatxo bat, izan dute, Arriola'tar Pantzeska'k eta bere emaste Zubiaurre'tar Miren «Gelatxo» Errota'kuak.

Baita ere aurtxo bat eduki dute, Alberdi'tar Iñaki'k, eta bere emaste Osoro'tar Josebe'k «Austakon» baserrikuak. Zorionak gurasoei.

 

Azoka.— Datorren ostegunian uri onetako zaindari Bartoloma eguna izanik, azoka izango da datorren asteakenian eguastenian.

 

Deun Laurentzi Baxatxonu'an.— Bigarren zaindari egunian jayak iraun egin zuten balera onetan jolas politak antolaturik onela.

 

Asto-gañian jokua arineketa.— Lendabiziko saria atera juan, Etxaniz'tar Bingen «Gibraltar» baserrikuak 20 laurleko.

Bigarrena, Eizagirre'tar Joseba (Mintxeta) 10 laurleko.

 

Ariñaketa.— Amalau urte bete bakuentzat:

Lendabizikua, Mugurutza'tar Pantzeska (Verdun), 5 laurleko.

Bigarrena, Arriola'tar Joseba (Gelatxo-errota), 3 laurleko.

Irugarrena, Etxeberria'tar Estepan (Pasapan), 2 laurleko.

Laugarrena, Gurrutxaga'tar Jon (Urkiri), 1.

 

Bolaketia.— Ogeita amalau aurkeztu (presentatu) ziran:

Lendabizikua atera zun, Elustondo'tar Pantzeska (Mayorta) 20 laurleko saria.

Bigarrena, Gurrutxaga'tar Joseba (Urkiri) 10 laurleko.

Irugarrena, Osoro'tar Jagoba (Muxilo), 4 laurleko.

Laugarrena, Mugurutza'tar Pantzeska (Verdun), 4 laurleko.

Goi egun onetan gure euzko-ikurriña sinsilis egondu zan zugaitz betetak, eta asko eder bat «Ongi-etorri» iragarriagaz.

 

Deun Erroka.— Balera onetako baserritarrak, Deun Laurentzi'kuak baño gutxiago ez izatia gatik, eleizkizun eta jolas politak antolatu zitusten. Goizian amarretan txadontxuban abestu zan «Angelis»ena. Jaupagile Jaka'tar Andoni, laguntzen Opekua'tar Estanisla, Onaindia'tar Selestin. Itzaldia Opakua'tar Estanisla'k. Bukatzian jaupa gorpuzkiña mun egiteko eman zan ondoren laisterketa polit bat jokatu zan.

Lendabizikua atera zuan, Alberdi'tar Eusebi «Azkue», 20 laurleko.

Bigarrena, Oria'tar Jon'ek, 15 laurleko.

Irugarrena, Barrenetxea'tar Joseba Mirena (Guena-Etxebarri), 5 laurleko.

Arratsaldian dantzaketa txistuak eta auspo soñuak jota. Jayak iraungo du ostegunian ere arri-jasotze ta abar biar emango degu bere berri Jaungoikuak lagun.

 

Eleizkizuna.— Deuna Kalare'ko lekaimiak, beren zaindari dan Deuna Kalare egunian, eleizkizun ederrak egin zituzten. Amarretan lekaimiak berak abestu zuten «gregoriano» jaupa bat oso ederki. Itzaldia Arrona'ko txaunburu dan Errekondo'tar Estepan'ek oso egoki. Bukatzeko Deuna'ren gorpuzkiña mun egiteko eman zan. Amabietan bazkari eder batekin opatu zituzten lekaimiok, eliz-gizon eta uriko sendagilieri. Arratsaldian ere eleizkizun ederrak egin ziran.

 

AIXERIXA