elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-09-05

 

Deun Bartoloma jayak.— Eleizak ospe aundiz ospatu ditu Deun Bartoloma zaindariaren jayak. Goizian amarretan eleiz-estalpian ibil-deun ederra Bartoloma aundiaren irudiakin. Ondoren jaupa nagusi ederra abesturik Perosi'ren «Eukaristica» oso ederki «Ave Maria» eta abar Azpeitia'ko Beloki abosoliak abesbakarrak soluak abesturik. Itzaldi eder eta sakona euzkera garbian egin zigun Donostia'ko Deun Barrena'tar Bingen'ek. Bukatzian gorpuzkin (relikia) mun egiteko eman zan.

Udalak ipinitako jayak gutxi gora bera, ezkusko pelota partidu ederrak, Zabala'k eta Mondragones'ek, Ubila I eta Kortabitarte'ren aurka. Bizkaitarrak irabazi zuten Mura'k. Azkoiti'ko Etxaniz anayen aurka; oneik irabazi zuten lau tantogaz, Sol eta Argin'ek, Arrien eta Gurrutxaga'en aurka; oneik irabazi zuten. Ganadu sari banaketa ere egin zan abere asko ta ederrak bildu ziran, «txikitixa» azke dantza-sasi banaketa ere egin zan.

Lendabiziko saria atera zuten Iziar'ko Idiakez'tar Joseba'k eta Aizpurua'tar Eupemiak.

Bigarren Esnaola'tar Joseba ta Julene Muxilo baserriko anai-arrebak.

Irugarren Osoro'tar Julen «Auztakon» baserrikua eta Larrañaga'tar Jone «Kortazo» baserrikuak oso txalotuak izan ziran gustiak. Oitura dan bezela aurresku ederra atera zuten Arriola'tar Kiperen eta Zubiaurre'tar Ixidor abertzaliak.

 

Txirrindulariak ibiltaldi ederra egin zuten lendabiziko eldu zan Olazabal'dar Anastasi.

Bigarren, Muxika'tar Imanol.

Irugarren, Ostolaza'tar Luki.

Laugarren, Juaristi'tar Alberta.

Boskarren, Ansola'tar Joseba Mirena.

Seigarren, Alberdi'tar Jon.

Saspigarren, Elgoro-Iribe'tar Joseba.

 

Gastetxuen arineketa

1'go. Laskurain'dar Julen.

2'grn. Gabilondo'tar Koldobika.

3'grn. Zubiaurre'tar Artur.

Baita ere ibaiko jolas eta sartain eta abar. Dantzaketa berri ugari Uri'ko, Eibar, eta Ondarroa'ko Eresbatzak jota, baita Arrasate'ko dultzaineruak eta auspo soñuak ere.

 

Eleizkizunak.— Lau eunki (cuarto centenario) bete dirala Deuna Kalare lekaime-etxia egin zala ta eleizkizun ederrak antolatu dituzte bertako lekaimial. Ostegunian illan 31'an eman die asiera gabeko zortziretan bederatziurrenari Asis'tar Pantzeska Donea'ri eskeñiaz bederatzi onen bitartian itzaldiak ere izango dira, ta Gauzurtzaliak asi ill onen 7'tik, 8'ra barru egingo dute.

 

Jayotza.— Aur bat izan dute Osoro'tar Jon eta bere emaste Barrenetxea'tar Jone'k. Zorionak.

 

Naskaldia.— Pozik eta gogor estutu diot astian bostekua, «Iziartxo» irakasle ta euzko-idazle argiari. Eskerrikasko ikertaldiagaitik.

Uri onetako jayak igaro ta gero Ermu'ra jun dira Bengoetxea'tar Kepe ta Unamuno'tar Elade.

Usansolo'ra, Sagasta'tar Serape.

 

AIXERIXA