elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-06-26

 

Jai atzeratu.— Datorren iganderako iragarrita geunkan «Argia»ren ganako jaia San Pedro Baleran eragozpena izan (baña ez uste izan irakurle eragozpen ori iritxi dala jaurlariagandik) [...], Batzoki'ko zabalkunde Baxo ordiari bere iritxi bat oker atera zaiolako baizik. Bada noiz izango dan garaiz aditzen emango degu.

 

Izpar beltza.— Santa Ageda'ko etxian il da Bazkaran'dar Josebe, Patxilla'ren emastia. G.B. Laguntzen diegu atsekabian sendikoei.

 

Eleizkizuna.— Igezi zan igandian, txadon nagusian, irugarren mallakuak izan zuten ileroko jaia. Goizian saspiretan jaupa ta Jaunartzia. Arratsaldian Jauna agian dala eta itzaldia beren zuzendari Opakua'tar Estani'k zuzendu ta eleizkizun ederra.

 

Ostikolariak.— Igezi zan larunbat arratsaldian, Lerun-zelaian, ostiko jokaldi polita izan zan Union Eibarresa eta Zubi-Ertz emenguak, etxekuak irabazi zuten: 3 ta 1.

Igande arratsaldian, berriz, Eibar'ko Sporting ta emengo Amaika-Gastiak ziran, jokaldi polita emenguak irabazi 2 ta 0.

 

Dabiltzanak.— Madrid'tik etorri da urte bi igaro ondoren Arakistain'dar Pilare neskatilla polita.

Baita emen izan degu Irun'dik etorrita Mugurutza'tar Emilene andere ona.

 

AIXERIXA