elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-07-17

 

Zorionak.— Elortza'tar Imanol Donosti'ko Aldundiko mikeletietako «sargento» ta sendiari, Añorga'ko bultziaren itxulketan zauritu gabe atera diralako.

 

Madarixara.— Inguruko abertzalien artian, gar bizi-bizian azaldu da datorren igandian Madarixa'ra igotzeko. Azkoiti ta Elgoibar'ko abertzaliak, euzko-jai, jolas, pelota, arri-jasotze, ezpatadantzari ta gorulari, bertsolari, itzaldi garrantzi aundikua ta azkenik euzko-erromeria antolatu ba dituzte, ¿nor bertaratu gabe gelditu datorren igandian? Ia, bana, abertzale gustiok, gizon, emakume, ta batez ere baserritarrak, Madarixa'ra danok.

 

Deun Kepa baleran.— Igazi zan igandian, Deun Kepa baleran, beren Zaindaria ospetxuaz ikusgai politak egon ziran.

Lenengo zortzi arruako: arri jasotzia bosna minutuan:

Osoro'tar Domeka (Kurutzalei) basetxekuak 14 bidar jaso zuan.

Arrizabalaga'tar Andoni (Armuetak) 13 bidar.

Arrizabalaga'tar Andoni (Urkitxak) 12 bidar.

Urrengo Kaskara bitzia izandu zan:

Lenengo zala, Osoro'tar Joseba'k (Burutzalai).

Bigarrena ta irugarrena (Aranburuko) Sebastien eta Joseba'k.

Azkenian bilera ederra egin zan.

 

Alkartasunetako gora berak.— Beren sei illabeteko batzar nagusia izan zuan. Artezano gexo alkartasuneko alkartasunak beraren gora-bera au da:

Gastuak, 3.163,23 laurleko.

Bilduak, 3.044,47.

Aurrerako dirutza kutxan, 2.932,25 laurleko.

Zuzen-Bidea'kuak ere izan zuten. Alkartasun berria da oraindik, au. Bere goria beria au da:

Bilduak, 572,90 laurleko.

Gastuak, 449,35.

Aurrerako dirutza kutxan 981,45 laurleko.

 

Izpar beltza.— Jauna'ren besoetan ilda, Berazategi'tar Batista G.B. Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri, batez ere bere seme pelotari dan Pio'ri.

 

Aitzgorri'n.— Igazi zan igandian, [...] mendizale emendik izan ziran aitzgorri mendian, oso pozik etxeratu ziran ibilaldi ederra eginda.

 

Aztarketak.— Ikastoletako mutiko-neskatillak, asteartian izan zituzten azterketak, eta saritzat berebiletan ibilketak egin dituzte itxas-alde ta Gazteiz'era.

 

Luistarrak.— Datorren igandian, izango dute beren illeroko eleizkizuna jaupa ta Jaunartze orokorra.

 

AIXERIXA