elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1936-06-28

 

Sukarrieta-ra.— Eusko Batzokiak eralduta udazkenian izango da Sukarrieta'ko juanaldia, ango ill errian dagon Arana Goiri'tar Sabin'n ikerraldia egiteko.

Bide batez Zornotza, Gernika (zugaitza ikusteko), Bermio, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku ta abar ikusiko ditugu.

Ibillaldi au egiteko izugarrizko garra dago abertzalien artian bada 150 dagueneko izenak emanak dira.

 

Gogojardunetan.— Donostia'n gogojardunak egiten izan ondoren etorri zaigu Ibazeta'tar Sor Honorina Erruki-etxeko lekaime txintxua.

 

Madrid-eko «Garbiñe»-ri.— Pozik irakurri degu juan dan astian ARGIA-k ekarri duan idazkitxua, bertan ondo ikusi det zuen etxe ortarako egin dezun zabalkundia. Baña esan zaiozu mesedez zuen jan toki dotore orretan egoten dan gizon lodi orri ta abarri, guri zor diguten araudia lenbailen eman deigutela eta orduan juango gera Restaurant Maritxu orretara eta zuk idatzi astero, Errezil'dik idaztia baño meritu geiago du Madrid'etik idaztia ta.

 

Eriotza.— Santa Ageda'ko gaxo-etxian il da Baskaran'dar Joxepa «Patxillo»-ren emaztia. G.B.