elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1936-06-28 | Erlijioa |
Argia, 1936-07-05

 

San Juan eta San Pedro.— Deun Jon eta Deun Kepa egunetan inguru guzian izan ditugu jaiak. Egualdi ederrak egin ere eta, guk gure auzo degun Altzola'n ospatu degu Deun Jon egunea. Goizean goiz intzak artu, perretxiku batzuk billatu ta Altzola'ra. Egun ederra igaro genduala, zer esanik ez. Bertatik nere eskerrikasko beroa altzolarrai, batez ere txaunburu jaunari.

—Kepa Deunaren eguneko zatirik ederrena neretzat, gure txaide-kaleetan zear ainbat eta ainbat belbil aundi nexkatxaz beteak ikustea. Ikurrin txuria zabalik zutela Arantzazu'ko Amaren oñetan eguna igaro ta etxera zijoazen Mariaren Alabak bait ziran. Gaztedi talde ederra, zeruko Amak gorde dezala.

—Oraindoan, ostera, gu luistarrok degu txanda. Igandez, 5-n, guziok Arantzazu'ra deitu gaitue. Nik uste, talde aundi ederra osatuko gerala Arantzazuko Amaren oñeetan. Onetsi gaitzala, eta zuk, irakurle, otoi gure alde.

—Ezin ixilik euki, iñolaz, eta Telletxea jaun zuzendariari, mutilzar taldetik iges egin dualako... zorionak eman bearko, eta urte on askotan.

 

IXAKA

 

_____

 

Eriotza.— Soraluzen il da 31 urte zituala Etxeberria'tar Arkadia andereño zintzo ta elizkoia. Erri ontako alaba zalarik eta oraindik emendik juan zirala urte gutxi diralarik oso tamaldurik utzi gaitu berri samiñ onek. Astearte goizian egin ziran Soraluze'n bere aldezko elizkizunak, ondoren bere gorputza emengo ill obira ekarri zuten. Emendik ere notintza aundia juan zan Soraluzera bere aldezko il otoitzetara. Nere samin agurra bere sendi guztiari batez ere bere anai ta J. l. laster meza berria emango duan apaiz gai Agustin'i ta bere osaba Soraluze'ko Osoro'tar On Roke'ri; ta, zuri, irakurle, Aitagure bat eskatzen zaizu bere gogoaren alde. G.B.

 

Ezkontza.— Datorren larunbatian, ill onen 6'an, ezkontzen da Garate'tar Zikiako joskiña, «Urkita» basarriko Arrizabalaga'tar Agustinakin. Zorionak.

 

MIRENTXU