Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Miel Anjel Elustondo Imanol Elias Iñaki Segurola Iban Izagirre Anartz Izagirre Mikel Alberdi Alaitz Olaizola Benantxio Otaegi Pako Aristi Fernando Morillo Joxean Agirre Aitor Arana Xabi Borda Gurutz Ansola Joxemari Iriondo Julen Belamuno Imanol Lazkano Jose Luis Otamendi

Hizkien eskalea, Mikel Alberdi

«Erdigune obsesibodun eraztun jakinetan barna garamatza idazleak. Sexua, justizia, estetika baten bilaketa… Horiek denak ez dira gaia, baina bai mintzagaia. Dena bere baitan hartuz eta lerro bakoitza bustiz, ostera, heriotza dago nonahi. Edo horixe begitandu zait; gai nagusia patu antzeko bat dela eta bizitza honetako estrategiek ez dutela inoiz lortuko azken buruko herio nahasaraztea.»

Igor Estankona. Argia, 2012-02-26

XX. mendeko poesia kaierak, Jose Luis Otamendi

«Otamendi lañotasunaren poeta da, poesiari «poetikoa» den oro kenduta gelditzen den kristal garbi horixe eskaintzen digulako, bere hitzak hunkidura aratzetarako gomita dira. Sinpletasun izugarri zail horretan definitzen da bere poesiaren bakana. Korronteetatik urrun, modari bizkar, temoso, sortzeko kemen egoskorraz jardun du, isolamenduan nolabait ere. Hala lortu du Jose Luis Otamendik literaturan dagoen gauzarik zailenetako bat, estilo propioa.»

Koldo Izagirre (Sarrera, 2000)

Ortzadarra sutan, Fernando Morillo

«Batean zein bestean kokatu, irakurlea aisa identifika daiteke orriotako kezka eta galderekin, liburua hasieratik amaierara gogoz jarraitzeko aukera bermatuz.»

Oier Guillan. Gara, 2002-04-27