
Mirarigilearen eguna astelenez ospatu zan Jaunartze ugari, jaupa nagusia eta izlari Opakua apaiza, abeslariak oso ederki abestuaz. Gaubean, azken [...] egiñaz Ama Mirarigileari. ¡Zeiñ pozkiro ikusi genuzen elizkizun oek!. Aparteko era bai dute, Karidade'ko lekaimetxuok gertatzen dituzten gauzak. Abeslari andereñoak bikañak eta goxoak baita, eta guztia apaiñ apaiñ jarririk, zuzen zuzen eginda.
 Zorionak guztioi eta Ama Mirariegileak onetzi zaitzala.
  
 Orra gaztedia, indartu eta zuzentzeko bide bat. Onuragarri izan dezagun alegindu gaitezen.
  
  
 Eskerrak ematen dizkagu
 Guk Sabin maitiari,
 Euzkadi'n argia
 Zor zaio berari
 ¡Aberri maitia gatik
 Eman zuen bizia, bai!
 Jaunak dei zion
 «Sabin, etorri».
  
 Indar aundiaz
 jaikirik dago
 Euzkadi guztia.
 Pozez beterik
 gazteri dana
 Sabin'en bidian
 Lan egin dezagun
 danok batian
 Azkatasun oso
 lortu artian.
 Aberri maitian,
 Guztiok ondo bizi gaitian.
  
 Ara bada zein egokia. Orrelako anaiekin, lan egiteko gogoa nola ez aberria'ren alde? Aurrera ere jarraitzeko asmotan gera eta eratzen bagera, uste gutxien dan alako batean azalduko gera euskal abesti batzuekin, abestaldi bat ematera. Asmoa ba degu behintzat. Agur «Aberri».
  
 — Bakalau'tan irten aldia egiñ ondoren, etxealdian agurtu degu [...]'tar Antonia eta Arrizabalaga'tar Dominika andereak. Sendatu bitez.
 — Gure anai maite, mutil zarren «kapitan» «Aberri» oeraturik degu, bere anka dala ez dala. Ankako miñak ala ere ez dio umore ona galerazten eta egun guztian olan, baña ipui osoan dabil. Irakurri ere egin ditu elgoibarren diran ipui liburu guztiak. Gela edo kuartuak «biblioteka» dirudi. ¿Zuek irakurleok bai al dezute ipui libururik? Neskazar mutilzar artekoak badira ipui oek obe eta denak bialdu «Aberri»ri, irakurri dizkan osatu bitartean. Baña osaturik ikustea naiago degu irakurten ikustea baño.
  
 IXAKA