elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-08-11 | Politika - Mendigoizaleak | El Día, 1933-03-07
El Día, 1932-08-17

 

Deun Laurentzi eguna.— Deun Laurentzi zaindaritzat eta bere izena daramala balera bat degu emen.

Bertan jai ederra egiñ oi dute, zaindariaren omenez, eta aurten ere oso ederra.

Egun aurretik, baso eliza edo ermita, aundi ederrean besperak abestu eta Agurtza. Ondoren aurreskua dantzatu zuten «Usurbil» eta lagunak.

Gero «kaxuela» pil-pil bapo aztarturik, umore ederrean.

Bere egunez, asteazkena, amarretan jaupa nagusia izan zan. Aurretik ibil-deuna eliz inguruan, Deunaren irudiakin. Jaupa abestu zuten Elgoibarko txadon nagusiko abeslariak, Perosiren iru abotsetakoa.

Tartean bazan batenbat azkarra, gaiñ gañekoa Laborda'tar Erramon, abeslari trebea zan berau. Onek «Ave Maria» bai ederki abestu zuala, guztiok txoratuak utzirik.

Txonitza, izan zuan, lenago bertan baleran jaupari edo «kapelan» egondu zan Iraeta'tar Toribio gau Zestona'ko txaunburua.

Itzaldi egokiagorik, ez det aditu elizatxo ontan. Euskera garbi txukuna; esaera argi, sutsu sakonak. Deun Laurentzi ispilu degula, siñismen edo fedearen argitasuna erakutzi zigun. On Toribiok; bera galdu ezkero degun iluntasuna, eta zalantz neurrigabea; eta azkenik gertaera bat azaldurik aita batek azken ordun seme bati esan zizkion itzak, bere ordeko etxeko jaun jarri bear zuan ezkeroztik, (guztiok ezagutzen degun Jose Antonio'ren gertaera) au azaldurik, agur bero bat, eskabide samur bat, egiñ zigun guztioi, batez ere lengo balerakoei: bera zartzaroan dijuan ezkeroz, eta Deun Laurentzi baleran aita ezan dan ezkero eta azkeneko aldiz etz egiten duan edo ez, ziur sendotu eziñik, gorde dezagula, ziñizmenaren argia, zuzenduditzagula berakiñ, gure ibilerak, ezbaizik gabe jarraituaz argi bide ortan, guztiok alkartu gaitezen betikotasun pozgarri au.

Malkoak azaldu ziran begietara azken aldi ontan, On Toribio'ren itz biguñ, samur eztitsuak; aita baten biotzetik irtenak, aditzean.

Ben benetako itzaldia. Zorionak zuri «On Toribio», eta berriz ere entzuteko izan gaitezela zure itzaldia Deun Laurentzi egunean.

Jaupa amaieran Deunaren gorpuzki edo relikia muñ egiteko eman zuten eta onela goizeko elizkizun ederra bakatu zan.

Txistulariak ondoren jo aldi bat egin zuten; baña zeiñ samingarria aurreskuaren oitura zarra galtzea. Ainbeste gazte ta ¿aurreskularirik ez?

Gero, Arriola'tar Jabier'ek bertan daukan jatetxean, otorantza izan genduan, maikara ederra baita ere, etxeko-andrea neurtzeko, baña guztiok, ederki konpondu giñuzen, oitura bagu ta. Ondo jan eta edan nai duenak, patxaran juan dedilan Deun Laurentzi'ra.

Arratsaldean, bezperak, eta agurtzea; bertan Laborda'k otoi sutsu eder bat abestu zion Ama Birjiñari; abots garbi, goxo, bere oriekin. ¡Zeiñ atsegingarri nue auxe! Bosteko ori, Laborda.

Ondoren azi eta ilunduta gerotxuago arte, erromeria, tanbolin eta soñua juaz.

Horrela gure aurtengo Deun Laurentzi eguna, eta eskerrak Arriola'tar Justa «mayordomo» jaunari emanaz, urrengo urte arte.

 

21'an... Elgoibar'era ez, baña bai Debara.—Emakume Abertzale Batza eta Mendigoizalien jaia genduala, ta idazle anai arreba danok bildurik naiko genduzen ikusi 21'an Elgoibar'en. Baña, atzeratu dute gure jai [...] eta beaz ez degu ezer izango emen.

Aurrerago, gertatzen diranak dei berri bat egingo degu. Ez [...].

Emen ezpada ere, [...], eukal jaia ederra Deban [...] ontako dantzari, Lekeitio'ko eta [...] abeslari Euzko Abesbatza, Deba'ko [...]'ko Batzokian Izaga'k [...] Deba'n jai ikusgarria igande 21'an [...]. Deba'ra danok geure [...] edertasuna azaltzera.

Inguru ontako idazle anai arrebak bertan bildu giñezke mordoska bat beintzat: Azkoiti, Azpeiti, Arrona, [...] eta abar.

¿Ikusiko ote gera elkar, Deba'n?

Sasoez azaltzen bazerate «Bar de la playa»n, «mostradorian» [...] dagoan mutil jatorrari galdetu [...] berri; eta garagardo edo ur [...] bat artuaz itxoiñ, azalduko gera ta.

Igandearte. J.L. Deba'n.

 

Umetxuen Jaia.— Igandea [...] Laurentzi'n, Euzko Batzokiak [...] bertan izaten diran umetxoak, [...] igaroaz jai polita izan dute.

Egualdi euritsua izan ezpada [...] ugaria izango zan ume aundia [...]

Sarreran Deun Laurentzi [...] «Deun Iñaki» abestu zan.

Gero Zinta-dantza, batu [...], neskatxatxuok, eta ondoren ederki ere ezpatadantza mutikoak [...] lotuak izanik.

Ondoren zan umeen [...] lareun bat izango ziran; baña [...] ogia-txokolatia eta galletak, [...] banatzale Arregi'tar Kandida eta Barrutia'tar Dolores. Emakume abertzale Batzakuak zirala.

Dantzariak berriz, [...] izan zuten. ¡Naikua diot! [...] ederki garbitu zian, [...] Galdara ipurdia juaz, bildu [...] anderaño mordoska bat eta [...] saiatzen bagera, galdara ere [...] degu.

Ederki jai au. Eta umetxoentzat baita ume aundientzat ere [...].

 

«Bartoluak».— 23, 24, 25, 26, 27 ta 28 an gure zaindari Bartolome Deunaren jaiak ditugu.

Besperatik asi ta soñua naikua [...] da.

28'an igandea, Euskal [...] dantzari sariketa.

24 eta 25 gaubean Eibar eta [...] eresbatzak, bandak.

Elizkizunak 24 an txadon [...] «Eucharistika» jaupa abestuko da. [...], Aita Egibar, Josu [...] etorriko da.

Gertu gaitezen, elgoibartarrok, [...] pestak goratzera.

 

IXAKA