Atzo antzerkiak, abes batza umetxuak ¡gaur itzaldiak, bai itzaldiak! Larunbat gabean Ozerin, Bilbo'tar abertzale jatorrak, itzaldi bikain bat egin zigun mendigoizalioi.
Igande goizian Deun Kepa balara zuzendugintzan mendigoizaliok, «Aitzeta» ospatzua, ta uri orretako mendigoizalien buru dan Larreategi'tar Joseba'kin Deun Kepa'ra iritxi ta bereala, gure mendigoizaliok abestu zuten Perosi'ren meza, organuan lagundurik Bereziartua'tar Igo'ek.
Meza bukatu ondorenian Eleiz atarian balarako gizon ta emakumez, ondo ornituaz itz egin zuan beñere ezkartuko ez degun «Altzeta» zintzuak; zein egoki, goxo, itz egin zien «Altzeta»k baserritar apalaiei. Amona xar, xarrak negar egiten zuten pozaren pozez, baka, beren bizian etzuten sermoirik entzun Eleizatik kanpora euskeraz. Etxe jaun zarrak «orrek dituk egiak motel» esanaz beren españak itxitzen zituzten.
Gazteak berriz, beren begi zoliaz ondo erakusten zuten zein arreta aundiz, entzun zituzten «Altzeta»ren erakutziak azkenik, poz pozik etxeratu giñan ingi mordoxka bat zabaldu ondorenian.
Ederki mendigozaleak jarrai bide ortatik, bada baserritarra degu lagunik onena gure azkatasunerako.
Dana dala Madrila begira daudenez alderdiak «capa caida»n dijuaz, ez dek ala sosolisto.
— Bere gaxo aldia igarota kalean ikusi degu Osoro'tar Nasariok, Banco Guipuzcoano'ko artezlaria, eta Aizpitarte'tar Joseba Mirena, Ulazia'tar Joseba ere bai.
ABERRI