elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-09-12

 

Gaxi gexak.— Udaran aurrera goaz, eguzkia bero, euria urruti. Siku daudela [...] eta baserritarrak larri dira. Eta orra [...] gabeko eskaera nola egiten duten gure baserritarrak.

Lengo baten ezan ziraten au eta ipuia ezta, eta ba diruri. Bai omenda emengo baserritarren artean bi, (ez noa izentatzera) bera lenbizikoz garua ebatera juaten dan egunian euria [...] ekarten duana. Oni, deika zian bere auzoko lagunak juan zedila garotara, eta orra, juan eta iluntzi orduko euri ederra. ¡Ezta gero sorginkeria! Aurtengoakin amairu urtetan arotara juan eta amabitan euria ekarri emen du baserritar jator orrek.

Parregarria ezta? Ba, au kontatu zidan mutil zarrak euria zalata, ortuan irabazten zegoala ta, lasai, basobat ardo geiagokin barrena busti zuan. ¡Ori dek patxara!

Aitatu detan baserritar arren beste gertaera bat, ara emen: au baita ere euskaldun garbian sinismena azaltzeko. Egun baten, uda bero legorti bazkal ondobaten, bazkalondoko «siesta» egitera etzan omen zan baserritar jator ori; luak artu eta amets egin zuan, erriko sarreran degun «Salbadore»ko ermitatxoan, baserritarrak ordaindutako «meza» ezan ezkeroz, euria etorriko zala. Esnatu omen zan, eta bai ama zarrari, bere ametsa azaldu ere. Amak ontzat eman, eta or dijua baserrietxerik etxe jaupa meza ateratzeko diru bila. Txanponka, txanponka osatu ditu zortzi laurleko jaupariari, eta bi laguntzaliai, eta dijua etxera. Goi garbi bazan zerua goizetik arratsaldeko bostetako, egiñalian euri ederra.

Ara emen gertaera bat ikaskizun aundikoa; gure baserritarrak itxaron aundikoak dirala; siñismena sendua dutela; biotz oso osoak dirala.

Gertaera onek, oraiñ egun batzuk arte ez dituk jakiñ ezan eta jakitiaz bat gaxi gexak bezela irakurliai Euskal Orrian jartia erabaki nuan.

 

«Demostraziñua».— Lotzagarria Deba'ko errian eibarko «demokratak» egin duten «demostraziñua».

«Ejenplara» ortik jasotzia uste ba dute toki onian dabiltza.

Arratsalde erdian Debaruntz zijuazela eta «azaña» egiñ ondorenian etxeruntzian «internazionala» abestuaz igaro ziran, guri muturrean eman nairik bezela.

«Kompromiso» bila dabiltza arro xamar. Eibarko demokratok eta uzte gutxien duten toki eta egunen baten «feroztu» ta argituko dute jendia eta jipoiak artu bearrean izango dira.

«Ejenplaran demokrazia demostratzeko» beste bide bat bear da, ez pistola ta pistoleruak.

 

IXAKA

 

_____

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Arrieta'tar Benite «Irabaneta» baserriko neskatxa gaztia.

Baita ere Zubiaurre'tar Kalixta «Pepein» zarra.

 

Jaiotzak.— Alabatxo bat izan dute, «Orue Zarra»ko Galdos'tar Jon Joseba eta bere emazte Baskeran'tar Pilare'k.

Ezkon lendabiziko igalitzat semetxo bat izan dute Galdos'tar Justa eta bere emazte Urrutia'tar Bingene'k.

Zorionak gurasoei.

 

Eleizkizunak.— Laureun urtero dirala Deuna Kale lekaime [...] egin zala, eta bederatziurrena egin zaio [...] Doneari.

Azkeneko iru egunetan itzaldi ederrak izan dira, lendabizikua egin zuan Rekondo'tar Espan Arrona'ko txaunburua eta urrengo bietan [...] Jauregi lekaide pantzeskatarrak.

 

[...].— Arnedilo'ko urak artuta gero etorri dira Urruzuno'tar Polone, bere alaba Koldobike polita'kin.

— [...] Arrieta'tar Emili gure lagunaren emaztia bere semetxo Imanol'ekin.

— Bostekua estutu diogu Madrid'deko ostikolari dan Errasti'ta [...].

— Ondarru'ra jun dira emen egun batzuk igaro ta Etxeberria'tar Miren anderea bere alabatxo Loretxo eta Larrañaga'tar Josune. Gorostitza'tar Andone anderea bere alabatxo Elisabete, eta Etxeberria'tar Kresentze bere iloba dan Etxeberria'tar Mirentxu'rekin.

 

Madaraixa'ra.— Il onen 17'an entzun degu Azkoitiar eta Elgoibar'tar abertzaliak, Euzkojai ederra antolatuko dutela.

Bertan jaupa nagusi abestuba, ezpatadantza nekazarientzat goizetik itzaldia Larrañaga'tar Poli apaiza (Azkoiti'ko areriuak ezaten dute apaiz sozialisteak) eta Goñi, tolosarrak.

Arratsaldian ere eusko itzaldia izango da Urzelai'tar Julene eta geiagok eginda.

¡Abertzaliak gertu Madarixa'rako!

 

Polixeneri.— Izlari trebe au laster eskontzekotan da eta Batzokian arpidea dago jarrita Batzokian alduanak zerbai eman beroni eskon pitxi bat opatzeko.

 

Jel alderdikuei.— Batzoki'ko orman arkitzen dira zintzilik Jel alderdiko arautegi (reglamentua) nai duanak ariltzeko.

 

AIXERIXA