elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-10-16

 

Bergara'n.— Jun zan igandian, ain bat eta ain bat gizonezko eta emakume Abertzale Batza giñan Bergara, bultzi berezi edo especiala eduki edo aterazan emendik, uriko eresbatza ere geurakin zan. Ikusi da benetan Elgoibarren abertzale asko arkitu dala bai emakume eta gizonezko tartian, beste batzuk berriz lotsaz daude gugana etortzeko, baña ez bildurtu Elgoibar'ko abertzaliak beroak zabal zabalik artuko zaituzte anaiak zeratu ba eta ernai egon; Bergara'n izugarrizko jaia egin zan (ori egualdia oso txarra eguala) ¿zer izango otezan ona egin batigu? Bergara'n kabitu ez.

Laister Bergara'n bezela gure uriko Emakume Abertzale Batza jarrikoda, ere jai izergarria egiteko asmuetan dira, ikusi dute ba Bergara'ko arrebak zer ederki antolatu zituzten, ekasbide ederra artu dute, eta siñestuta nago Bergara'n izandu ziran abertzale gustiak eta geiago izango dirala gure errian.

Esker biotzekuak uri onetako eresbatzakueri abertzale anai arriberri, eta azkenez Bergara eta inguruko abertzalieri ain arrera ederra egin zigutelako, eta batez ere an igandu ziran emakume gizonezko izlarieri, euskeldunen biotzak besotu dituelako.

¡Gora Bergara'ko Emakume Abertzale Batza! ¡Gora Euzkadi!

Ainbat abertzale agurtan gendun egun erretan beren artian gure maixu dan Urkiaga'tar Estepan (Lauaxeta).

 

AIXERIXA