elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-04 | Politika - Ekitaldiak | Euzkadi, 1932-09-20
Euzkadi, 1932-09-18

 

Berebila.— Datorren ilan bederatzian Irun'era jun nai duan abertzaliak uri artan izago diran euzko-jayetara Batzoki eta E.A.B.'ren zabalkundia dala-ta, Batzokian dago jarri-ta ingian eta eman zure izen abizena len bai len.

 

Eleizkizuna.— Datorren larunbatian Deun Kalare eleizan aziera emango zayo Asis'tar Pantzeska Deunaren bederatziurrena gabeko zortziretan. Azkenengo lau gutan itzaldiak egingo ditu aita Errekondo Pantzeskatarrak.

 

Jayotzak.— Alabatxo bat eduki dute Eizagirre'tar Iñaki eta bere emaste Arrilaga'tar Andone'k. Beste semetxo bat izan dute Ansola'tar Pantzeska eta bere emaste Zigorraga'tar Eukene'k. Baita beste morrosko bat ekarri dute Gonzalez Arkazio eta bere emaste Azpiazu'tar Polentine'k. Zorion ugariak opa dizkiet irukoitz aita-ameai.

AIXERIXA

 

_____

 

Errexil'go «Talo»ri.— Neure barruko poza azaldu nai dizut gaur EUZKADI maite onen bitartez. Azpeitiar abertzale zintzo oriek eratu dizuten jai aberkoi orregatik, ainbat aldiz gogoratu izan naiz Euzkadi'k duan erririk atsegiñena eta garbiena dan Errexil ekin eztala iñor gogoratzen iñolaz ere etzeguan orain arte, gure asaba zarren oiturak nola gorde biar ditugun eta nundik jarraitu biar dezun esan biarrik, danok zeratelako euzko-seme zintzuak eta abertzale zintzuaguak. Begiratu bestela auteskundietan beste edozein alderrdietara eta danak (kalabaza mai bat atera ezkero dana egiñe zeuan: eta emendik aurrera eztago zer esanik, or izango dituzuten izlari jator oriek Ernio'ko aitz galurrak ere zeuek baño ere abertzaliago ezinda lagako dituztelako. «Ez dago larrosarik arantza gabe» esan oi da; eta arantza gogorrenbat izan biar du oraiñ errexildarra. Gezurra dirudi. Zelatun azpitik eskertar batek irten biar zuala ¡a, gizajua! Leku txarrera dijua Errexil propaganda ori egitera. Ori gogorra izanagatik gogorraguak arrapatuko ditu or, berriz ere urruti ibiltzia obedu.

Ezur ori beste txakur bati emanaz; egun orretan albadet or izango naiz eta txokolatia gertatu «Talo». Ba-dakizu nun, e?... Martin deuna ere egun orretan zaldi gañetik ez ote-da jetxiko?

 

Markiña'ko «Ete» eta Sukaldari azkarra»ri.— Pozik irakurri nituan juan dan asteko «Euzko» izparringi jatorrian neri zuzendu dizkidazun lerro oriek; arropuztuko ote zeran diozu baña ez, badakit arrua atzerana eta nere eskerrak baño geyago (merezi) dezuna, ainbat gauza egiten erakusten diguzu «Euzko»ren bitartez sukalde-gayetan, ba, «marmitekua» ezdet beñere egin baña egun gutxi barru egingo det «Atxolin»ek eta biok jateko «Aberri»ri eta «Aixerixa»ri usañak on-egin dezayotela: eta zuk «Ete» jarraitu beti bezela gogor idazten, pozik irakurtzen ditugu-ta. Eskumiñak E.'tar P.'ri eta «Gau-Txoria»ri.

 

Naskaldija.— Andonegi'tar Nikasi abertzale zintzua, Motriko'tik etorrita emen agurtu degu.

«Errezabal» baserrikuai semetxo barri batekin sendia ugaritu zayote. (1) Zorionak.

 

GARBIÑE

 

(1) Eta euzkel ixenagaz ugutzatuko dute ¿ezta?