elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-07-09

 

Batzarrak.— Datorren igandian jaupa nagusi ondoren izango da sei illabeteko batzar nagusia «Centro Católico»ko bazkide gustieri deitzen zaye bertaratu ezin dunak, idazkiz aditzera eman bertako landakariari, beztelan laurleko batekin zigortua izango da.

«Artesanos» deitzen dien gexo-alkartasuneko baskidiak igandian izan zuten beren sei illabeteko batzarra, bertako gora berak onek dira:

Gastuak: 2.825,41 laurleko

Bilduak: 2.575,84.—

Gustuak nagusi: 249,57.—

Kutzan gelditzen dan dirutza: 4.348,43.—

 

Bederatzi urrena.— Larunbata gabian asiera emango zayo Txadon nagusian Kalmengo Ama Neskutza'ren bederatzi urrenari.

 

Eleizakuak.— Artu ditu ta oso txarto arkitzen da gaxorik Sarasua'tar Markelin abertzale gastia.

 

Dirutza.— Batzokian orain arte bildu dan dirutza udaldiak Gipuzkoa'n egin dituan kaltieri laguntzeko 528,65 laurleko dira.

 

Negarra.— Alde gustietan bezela emen ere negarra dago lanik ez onegaitik, batez ere eskilu luze eskopeteruen artian, lanik geyen egon bear dan garayan kalez-kale dabils langiliok.

 

AIXERIXA