elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-05-13 | Politika - Ekitaldiak | Euzkadi, 1935-10-29
Euzkadi, 1934-07-28

 

«Arnope» il zaigu.— Benetan tamal «pena» aundia artu degu jakitian Mutriku'ko «Arnope» ildala, benetan lagun aundia gendun gañera gain-gañeko euzkel-idazle azkarra. Euzko-idazle bat iltzen danian aparteko tamala artzen det; sendiko bat ba'litz bezela. Ala izan ere senide giñan euzkel-idazle bezela. ¡Goyan bego, ba «Arnope» gixarajua! Eta zuek sendikuok artu zazute nere tamalik beruena.

 

Ezpatadantzariak.— Gure iru-talde ezpatadantzari, gogoz asi dira sayuetan Deun Iñaki egunian Donosti'ko Atotxa zelayan dantzatzeko.

 

Lapurreta.— Larunbat eta igande bitarte gaulzan gure lagun eta abertzale zintzua dan Arriola'tar Balen'ren dendan lapurrak sartuta ogeta amartik berrogei ogerleko ostuta iges-egin zuten. Oraindik ez dago beren susmurik ere. Baña lapurrok etxe artako berri ongi zekiten.

 

«Aberri».— Oso begiko baño ere artu degu asteroko bizkaitar izparringi abertzale ori, emengo abertzaliok. Jarraitu duala urte askuan il gabe ta zuk abertzale bazera astero irakurri zazu.

 

Gure Eresbatza.— Gure Uri-Eresbatza datorren illun (agostuan) 15'an eta 16'an Soraluze'ra dijua, bertako Ama Neskutza eta Deun Erroka jayak, ospatzeko asmoetan beren eresiekin.

 

Eskontza atian.— Deyetan arkitzen dira emengo «Austakon» baserriko Osoro'tar Domeke neskatilla polita Agirre'tar Pantzeska Eibar'ko «katalana»rekin laister eskontzeko.

 

Jayotzak.— Semetxo bat izan dute Barandiaran'dar Abundi'k eta bere emaste Osoro'tar Margaritte'k.

Alabatxo bat lendabiziko igalia, izan dute Iribarren'dar Domeka'k, eta bere emaste Etxeberria'tar Miren'ek. Zorionak.

 

Izpar beltza.— Jaunak beregandu du 79 urte zitula «Andikao» baserriko aitona dan Aranberri'tar Koldobika (Goyan Bego). Laguntzen diegu atsekabian sendikoei.

 

Elgeta'ra.— Eibar'ko Gastetxu-Batza'k eralduta datorren igandian euzko-jai ederrak ditugu Elgeta'n. Emendik ere abertzale txorta polit bat (J.L.) an izango dira, oñez juanda.

 

Dabiltzanak.— Altzola'ko urak artzera etorrita emen arkitzen da Iza'tar Ander jauparia Bilbao'tik etorrita egun batzuk igarotzen Anzola-Gallastegi'tar Miren anderea bere alabatxuarekin.

 

AIXERIXA