elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-10-18

 

Gudaritzara.— Datorren illan lenenguan, gudaritzaratu biar dute, lenengo deiko España-peninsula barrruan igarotzeko elgoibartar mutil onek Osoro Agirregomezkorta'tar Pantzeska [...]'kua, Soraluze-Iriondo'tar Zelekoni (Armaltxa-Goikua), Urigoitia'tar Joseba, Salaberria Oteiza'tar Pantzeska (Altzola'kua), Urbieta Ugarteburu'tar Pakunda (Mindaro'kua); Zabaleta Pagola'tar Augustin (Mendaro'ko) «Moxua»; Zulaika Bergaretxe'tar Ander (Mendaro'ko) «Munatxo». Ongi ibili, eta laister etxeratu zor gabeko morroitza ori igarota.

 

Eleizkizunak.— Igaz zan larunbat, eta igande aitako illeroko eleizkizuna izan zuten, Gaugurtzaliak.

Baita ere igandez, illero dagokien eleizakizuna Deu Kalare eleizan izan zuten, Irugarren mallakuak. Goizian jaupa ta Jaun artzia, eta arratsaldian benetako eleizkizun ederra izan zuten.

Datorren igandian, Belguntza, mixio aldezko, eleizkizun ederrak ixango dira txakon nagusian, jaupa gustitan, beren aldezko diru-bilketak egingo dira.

Luistarren, illeroko jaia, illa onen azkenengo iggandez Kisto Gure Errege egunerako atzeratu da.

 

Laisterketa.— Datorren igandian goizeko bederatziretan, ariñeketa izango da, asi emengo gexo-hospital aurrian. Azkarate'raño. Laisterkariak dira Azkoiti'ko (Agerren-gua), eta emengo (Untzon). Garbizia arkitzen da zalien artian.

 

Ostikolariak.— Jun zan igandian Lerun zelaian, Bergara Elbarruko ostiko txapeldeta jokatu zuten, Eibar'ko C.D. El gallo'k eta Elagoibar F.C.'ak elgoibartarrak irabazi 1-0'kin.

Datorren igandian, txanda dute, Arrasate'ko Mondragon F.C.'k eta Elgoibar F.C.'ak garrantzi aundikua izateko eta txapelketakua dalako.

 

Ezkontza.— Igezi zan larunbatian, Itziar'ko Ama Neskutza'ren eleizan, uztertu ziran, Arrillaga'tar Joseba (Kortazo) basetxekua, Agirregomezkorta'tar Josebe (Arraitza) baxetxeko neskatilla politarekin. Aste onetan Ego Ameriketa'ra juatekuak dira. Zorionak eta ongi bizi toki arretan eta ez aiztu zuen Aberri Euzkadi'kin.

Beronekin batera dijua, Barrenetxea'tar Lauran (Borrajen) basetxeko mutil gastia.

 

Jaiotzak.— Seme bat izan dute, Irureta'tar Joseba Mirena'k eta Gabilondo'tar Errupete'k.

Alabatxo batekin geitu zaiote sendia (Aranbeltz-aundi'ko) Bastida'tar Joseba Mirena eta Txurruka'tar Miren'i. Zorionak, eta urrenguan ez aiztu euzkel izenakin.

 

Dabiltzanak.— Paris'era, bizitatzera jun dira, Iriondo'tar Pantzeska, ostikolaria, bere emazte San Martin'dar Agurne ta semearekin.

Bilbao'n egun batzuk igarotzen arkitzen da, emengo umetxuen irakaslia dan Ziaran'dar Saturnine.

Emen izan degu, egun bat igarotzen, eta Azkoiti'ratu da, Etxaniz'tar Domeke emakumia.

Soraluze'tik etorrita bostekua estutu diogu. Alberdi'tar Seberi abertzaliari.

Bergara'tik Batzoki artako Arteskaria dan Amenabar'tar Joseba'ri.

 

AIXERIXA