elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-12-20

 

Begiko osakuntza bat egin dio Albizu'tar Endika begi sendagiliak, Garate'tar Jone emakume abertzaliari. Oso ongi arkitzen da. Pozten gera.

— Lendabiziko semetxu bat izan dute, San Martin'dar Nikola'k eta Otegi'tar Sebasten'ek. Zorionak.

— Igezi zan igandian, Deuna Kalare eleizan, ospetsu igaro zuten, Ama Sortzez Garbia'ren izena. Goizian, seiterdietan, Irugarren mallakuen jaupa ta Jaun-artzia. Amarretan, lekaimiak jaupa nagusian gregoriano jaupa bat oso ederki abestu zuten. Arratsaldian ere oso eleizkizun ederra egin zan. Itzaldiak goiz ta arratsalde aita Gorri lekaide pantzeskatarrak egin zitun.

— Luzaro gaxo egon ondoren, Jauna'ren besoetan ilda 71 urte zitula, Iriondo'tar Jon («Sanson»-arotza). Goyan Bego. Laguntzen diegu atzegabian sendikueri.

— Eleizakuak artuta gaxo estu arkitzen da, Unzueta'tar Gotzon'dar Erupin gure lagun zergaetxe algondigeruan aita.

 

AIXERIXA