elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-12-23 | Gizartea - Jaiotzak | Argia, 1935-03-17
Argia, 1935-03-03

 

Euzko-langilliak.— Igesi zan astian Bazkun onek eduki zuan urterako batzar nagusia. Goraberak ikusi ondoren aurrerako Batzar Artezkari au gelditu zan: Lendakari, Aranburu'tar Markelin; orde, Epelde'tar Sebasten; idazkari, Antzola'tar Joseba; diruzai, Andonegi'tar Erromalda; batzardikiak, Leiaristi'tar Erromalda, Zuazubizkar'tar Joseba; gaxo-ikertzalle, Uriguen'dar Kerman.

Baita ere asmo asko arildu ziran, langabe arkitzen diran onerako eta «cooperativa» arazua ere bai.

 

Ezkontzak.— Aste onetan uztertu dira eliz nagusian, Egia-Zubiaurre'tar Ixidor, «Muertza» baserriko neskatilla, Bergara'ko Azkarate Agirrezabalaga'tar Jon mutil gaztiarekin eta Azkazibar'tar Gergore «Etxeberri-Metal» baserrikua, Deba'ko Salegi Egizabal'dar Eusebi gaztiarekin. Zorionak.

 

Jaiotzak.— «Aldapa» baserriko senar-emazte diran Larrañaga'tar Jon Josebak eta Zubizarre'tar Julenek, semetxo bat izan dute.

—«Kaskante» baserriko Mugertza'tar Joseba Mirena eta San Martin'tar Gotzanek semetxo bat izan dute.

Zorionak.

 

Izpar beltza.— Jaunak bereganandu du 88 urte zitula San Sebastian'dar Erramone «Pagola»ren alarguna. G.B.

Baita ere zeruratu da lau urte zitula Dabit'tar Imanol euskel izen dun mutiltxua.

Laguntzen diegu atsekabian sendi tamaltsuei.

 

AIXERIXA