elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-03-20 | Politika - Hauteskundeak | El Día, 1931-04-21
El Día, 1931-04-09

 

Aste Deuna.— Kristauentzat benetan aste aundia, gure Eroslearen ibili nekosuaren ondoren igarotzen degun astea. Egun orretan elizkizunak aparteko indarra izaten dute, eta eliz edo txadon nagusia bete betea ikusten da.

Ostegun, ostiraletan ibildeunak, kalez-kale, izan ditugu; Izlari, Igartua'tar Aita Franziskotarra, eta abeslariak.

Elizkizunetan talde aundiak ezan dira, batez ere ostiral arratsaldeko ibildeunean, erriko agintariak aurrenengo dirala.

Bada oraindik fedea, ez da ziaro itzaldu.

 

Paskua.— Apartekoa izaten da Elgoibarren «Erresurrezioko meza». Apaizak «Gloria» abestean obi edo sepulkro'tik altxatzen da Jesus, eta jaupa ondoren eliz aurreko enparantza edo plazan Maria'k eta Jesus'ek alkar ikustea «enkuentrua» egiten dute, eresbatzak (bandak) joten duan bitartean. Ala ba Paskua igandez egun aundia izanik, elizkizun aiñ gogoragarriakin, Kristoren berpiztuera gogoratu degu. Gu ere piztu eta igaro dezagun piztuera onetan, Aita Igartua'k bere itzaldian esan zuan eran.

 

Naste.— Deituak dira, eta ezkontzeko asmoetan «Zelayetako» neskatila Etxabe'tar Bizenta eta Garmendia'tar Agustin.

— Baita ere, Zubiaurre'tar Zezilia, eta Astigarribi'ko Goikoetxea'tar Domingo.

Egun zoriontsuak opa dizkitzuet.

— Ustez-uste gabean «sorpresa» eman dit «Endoya»k.

Asturias aldetik etxealdera, Pazkuak igarotzera etorri dan ezkero, neretzat akordu aldia izan du, eta bostekua estutu diogu alkarri, bai ere anai Eloi eta arreba txintxuarena ere nere esku latz onekin. Eskerrak, Juanito.

 

Orri beltza.— Igandean obiratua izan zan Garate'tar Migel, 78 urtekoa. Ezaguera eta lagun asko eukirik, talde gogorra izan zan obiratzean. Goian Bego.

Tartekoai, batez ere bere seme Lazaro, Jenaro eta Fidela'ri laguntzen diet saminaldian.

 

Auteskundeak.— Aspaldian jun etorria ugari dabil, auteskunde arazoan.

Igandean erabakiko dira danak.

Iru alderdi dira: «Centro Católico eta Sindicato Agrícola» batean, «Euzko-Batzoki eta Solidaridad Obreros Vascos» bestean, eta «Republicano-Sindicato Metalúrgico» irugarren.

Centro eta Sindicatoak «mayoría» dute eta gogor burrukatzeko asmoan...