elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-08-07 | Politika - Ekitaldiak | El Día, 1931-05-29
El Día, 1930-11-30

 

Jaupa bat.— Elgoibar'ko Eusko Batzokiak eralduta asteartean goizeko zazpiretan txadon nagusian jaupa oso derra izan zan gure irakasle zen Arana Goiri'tar Sabin, eta uri onetako abertzale ildiranen opaz (Goian Begoz).

Jaupari Onandia'tar Kelestin (Zelestino) zan, eta gure organista dan Bereziartua'tar Iñaki'k berebiziko txirristarak atera ziotzan organuari eusko eresi politak jorik, beren artian «Uso-txuria», «Itxasua laño dago», «Azkatasuna» eta «Euzko Ereserkia» guztia oso ederki. Ezker ugariak berari, eta baita ere jaupan bildu diran abertzale eta ostontzekueri ere.

Garbi ikusi da Sabin'dar artian lendabiziko Jaungoikua nai degula eta ondoren «Lege zarra». Benetan poztuta gelditu gera ainbeste abertzale eleizan lkusiaz, eta jarrai deigun ba aurrera. Guztiok emendik aurrera Batzokian bildu bear degu, aurrera eraman deigun Arana Goiri'tar Sabin'ek ipiñitako lana.

 

Soraluzen.— Uri onetatik asteartegaubian abertzale talde eder bat izan zan Soraluze'n, Agirre'tar Joseba Andoni izlariari aditzen. Diote oso sutsu eta gartsu egon zala, oso edergi azaldu zuala Sabin'en edestia (istoria), asi abertzaletasun asieratik eta ill arterañoko guztia, eta an batu ziran abertzale eta entzuliak lenaz gañera aurrera gure ama Aberria'ren aldez lana gogoz egiteko ipini ei zituan. iGora Agirre, eta Soraluzetarrak! Jarra¡ kementsu aurrera

 

Orriak.— Uri onetako Eusko batzokiko zabalkunde batzordiak zabaldu ditu orri batzuk «A los jóvenes elgoibarreses y a los lectores de "La Voz de Guipúzcoa"» buru duala. Oso irakurria eta atsegin guzti onarekin artu da. Zorionak ba Eusko Batzoki'ko Batzordeari.

 

Eleizkizuna.— Ill onen 30'an txadon nagusian emango zaio asiera Ama Sortze Garbia'ren eleizkizunari itzaldiak egitera dator Aita Arraoz, buruñurduna.

 

Jaiotza.— Mutiko eder bat eduki dute Arrillaga'tar Andoni sendagilliak, eta bere emazte Irusta'tar Edorte'k. Bai ama eta mutiko jaio berria oso ongi arkitzen dira. Zorion ugariak opa dizkiotet gurasoei

 

Ezkontzak.— Gaur emengo txadon nagusian ezkondu dira, Ulazia'tar Ikini (Ijinio) Mendaro-Azpilkuetako semia, Soraluze Barrenetxea'tar Josebe Andone Bergara'ko neskatilliarekin; eta Eizagirre'tar Bitori Ermu'ko mutikua, Arriola Muguerza'tar Kontzeze (Konzepzion) emengo Galboso baserriko neskatilliakin. Zorionak eta luzaroko izan ditezela bi uztarri berri onek.

<-Jantzi artzea.— Jun zen astian Deun Kalare lekaimien eleizan izan zan bi lekaime berriren jantzi artzia, bata da Zubelzu'tar Miren Pilare (Ibarra) Gipuzkoakua, eta bestia Artola'tar Pantzeske, Areso (Napartarra).

Itzaldi eder bat zuzendu zien Tolosa'ko Odriozola jaunak, eta bertako lekaimeak abestu zuten oso ederki Anjelis'en jaupa. Jantzia ematia egin zuan Zubelzu'tar Julen bertako kapillauak, lagundurik Opakua'tar Estanis, eta Ezeiza'tar Joseba Andoni'k.

Zorionak leikaime biei, baita senide eta bertako lekaime guztieri.

 

AIXERIXA