Euzko jaia.— Aurrez esana zegoan lez izan genduen igandean euzko jai eder ta alai bat Deun Laurentzin. Ta nik itz bi jarriko ditut bakarrik, zergatik eze, nere idazkortza motelegia baida euzko Jai eder aren berri biar bezela azaltzeko, ta idatzi dezala ni baño jatorrago diran «Ixaka» , «Aberri», «Aixerixa» ta «Zapelaitza» egun ortan an izan ziran erri ontako euskal idazle iaio oietakoren batek.
Egi egia esan bear da, ta guztiz euzko jai txalogarria eratu zuten emengo abertzaleek, baita ederki erantzun ere beste errietakuak. Jende asko etorrl zan egun ortan, ta euskal idazle batzuk ere ezagutu genduzen, «Altzela», «Kukua», «Katamisarra» ta «Gogorra». Itzik ez genduen egin Durango'ko «Gogorrakin» baizik «Egialde» ta beste idazlen batzuk ere ei ziran. Azpeiti'ko «Errena» ez ote zan izan? Ez nuan beintzat anka-motz edo «kojorik» an ikusi, ¡erren majua izango aiz i...!
«Aberri» ere sekulako tentea bili zitzaigun egun ortan, bai aurresku ondorean ederki dantzatu ere. Ori ori mutil, etziok ointxere i bezelakorik.
Entzun nuen bazkari ondoren itz egin zubela guztiz ederki «Aberri» eta «Altzeta», eta Artazo'k. Zorionak ba guztioi ta zorionik berezienak zuri «Aberri». Poz aundia artzen degu zu bezelako oitura garbizale ta edozertarako «trebea» dan abertzale mutil jator bat errian lkustian. Jarraitu aurrera ere orrelaxen.
Txistulariak ere mutil jatorrak daude, Azpiazu, Etxeberria ta Salaberria Meza ondorean egin zuten joaldi eder bat, ta jende guztia aua zabalik euki zuten eureri begira. Bazkaldu gabe ere poz pozik egongo giñan soñu alai aura entzuten jarraitu balute. Ederki, mutillak, ederki.
Ta azkenik, eskerrik beroenak euzko jai ori eratu zenuten euzkalzaleoi, ta orrela jarraitu bear degu aurrera ere euzkerari ta oitura zarrari euzteko.